Alfontso II.a Garbia
(?-842). Asturiasko erregea (791-842). Fruela I.aren semea eta Alfontso I.a Katolikoaren biloba. Gortea Oviedon finkatu zuen eta musulmanek arpilatu egin zuten (794). Arabiarren aurka borrokatu zen eta Lisboa hartu zuen (797). Arabako lurraldeetan baskoiekin batera musulmanak garaitu zituen (816). Haren agintaldian Santiago apostoluaren hilobia omen zena aurkitu zuten Konpostelan (813).
Loturak: Jakue bidea;
Iturria: Harluxet