Beaumont,
Karlos
Karlos, Beaumont
leinukoa, 1361ean jaio eta 1433an hil zen. Luis
Beaumontekoaren eta Maria Lizarazukoaren
sasiko semea. Dinastiaren fundatzailetzat edo iturburutzat hartzen da: Normandiako
konderria, Evreux familiaren
esku zegoena. Ane Curton, Guiche-ko
andrearekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Joan, Luis eta Isabel.
Karlos
Beaumontekoa gizon aberatsa izan zen.
Nafarroako alferez
nagusi izendatu zuten 1379an; Ingalaterran enbaxadore eta Lapurdiko
baile izan zen.
Gaztelako-Kapitain izan zen Donibane Garazin; Nafarroako
erregearen zerbitzukoa; Ingalaterrako erregearen zerbitzukoa Maulen; eta era
berean, Labourd-eko bailea (1390-1432). Bere jabetzan zeuzkan Castejon, Uxue
eta Arroniz. Gazteluak ere menpean zituen: Unx-eko S. Martin, Larraga, Beire eta Garaņo,
eta baroniak Behorleguy eta Guiche-koa.
Iturria:
Elhuyar/ Goyhenetche