Blascli eta Nauarri
Euskal
Herria deitzen duguna da egilearen arreta bereziki merezi izan duena. tellus Basclorum
'euskal lurraldea' eta tellus Nauarrorum
'nafar lurraldea' bereizten ditu, esan bezala, eta orobat Bascli
'euskaldunak' eta Nauarri 'nafarrak', baina ez die izen hauei guk gaur
ematen diegun balioa ematen, Baionatik Orreagara bitarteko biztanleak dira Bascli,
egungo ipar Euskal Herrikoak edo, eta Orreagatik hegoalderakoak Nauarri,
gaur Hego Euskal Herria deitzen dugunean bizi direnak, bai gaurko nafarrak eta
baita bizkaitar, arabar eta gipuzkoarrak ere, izan ere nafarrez orokorrean
aritzean
Nauarri
et Bascli unius similitudinis et qualitatis in cibis scilicet et uestibus et
lingua habentur, sed Bascle facie candidiores Nauarris approbantur.
Hots, "nafarrek eta euskaldunek itxura eta ezaugarri berdinak dituzte, janariak, jantziak eta hizkuntzari dagokionean hain zuzen, baina begitartea zuriagoa dute euskaldunek nafarrek baino". Aurrerago ere nafarren ohiturak azaltzean beste bi aldiz agertzen ditu ohitura jakin batzuk gaurko Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanleak parekatuz ( "Nauarrus aut Basclus" ) nafarra edo euskalduna').
Espainiako lurraldea
"Sequitur tellus Yspanorum" dakar hemen latinezko testuak eta "Espainiako lurraldea dator" nahiz "Espainiako lurraldeak jarraitzen du" uler daiteke. Bigarrena ulertu nahi du, "sequitur" hitzaren zentzu estua hartuta,, gainerako itzultzaile gehienek ez bezala, Millán Bravok, ohar luze batean azaltzen duenez (Bravo 1989:117-118).
Tierra de Campos
Cea
eta Pisuerga ibaiek mugatzen duten lurralde da Tierra de Campos, Gaztela eta
Leonen arteko lurra.
Iturria: Gidor Bilbao Telletxea (Uztaro 10)