|
|
|
||
|
|
puntubi.com |
|
|
|
>Durangoren historia |
|||
|
|
||
|
Durangoren sorrera-data ez dugu ezagutzen. Durangaldea Gartzia
III. Naiarakoaren dokumentu batean aipatzen da (1051ko urtarrilaren
29an) Iņigo Lopez
Ezkerrarekin batera. Hala ere, historialari gehienek Antxo
VI Jakitunaren (1150-1194) eta Antso
VII Indartsuaren (1194-1234) erregealdien bitartean kokatzen dute.
Nafarroako erresumaren barruan sortu zen eta, Tabira izena ipini zitzaion
hasierako herriari eta Durango merindadeari. Honetaz ez dago dokumenturik,
baina, 1372 Juan Infantek Forua berrestean Tavira de Durango aipatzen du. Gaztelak Bizkaia inbaditu zuenean (1076) Haro leinuaren pean geratu zen, baina, Tamarako hitzarmenean (1127) lehenengo eta 1177ko laudoaren ondorioz gero, berriro Nafarroako erresumara pasa ziren, bai Bizkaia bai eta Durango ere. 1195ean, Alfontso VIII.ak inbaditu ostean, Gaztelako koroari batu zion XV. mendean, Ahaide Nagusi eta bandokideen arteko borrokek suntsitu egin zituzten Euskal Herriko erakunde asko. Bando arteko borroken aitzakian, Inkisizioak, Gaztelako erret legea ezarri zuen. Ezaguna da Durangoko Heretikoen gertaera (1442-44). Fray Alonso Mella abade frantziskotarrak heretikoen aurka bultzatutako prozesua herriko emakume eta ondasun Elkartera zabaldu zuen. Elkarte horretako ehun kide baino gehiagori heriotza-zigorra ezarri zioten eta sutan erre zituzten. Heresiaren ordainezko monumentu gisa Kurutziaga gurutzea eraiki zen. XVI eta XVII mendeak izurrite (1517), uholde (1544), sute (1554-III-11) eta Espainia eta Frantzia arteko Hogeita hamar Urteko guda pairatu zuen Durangok; gertaera hauek giza- eta kostu-ekonomiko larriak ekarri zizkion. XVIII. mendean atzerapen ekonomiko garrantzitsua etorriko zen. Konbentzio guduan tropa frantsesek behin baino gehiagotan hartu behar izan zuten herria. XIX. mendean, Lehen eta Bigarren Karlistadek eragin handia izan zuten herriaren bizitzan, erregegai karlistak bere gortea Durangon kokatzea erabaki baitzuen. Frankoren estatu kolpearen ondoren piztu zen Espainiako Gerra Zibila. 1937eko martxoaren 31an, Durango bonbardatu zuten modu sistematiko eta gupidagabean. Bonbardaketak 500 herritar baino gehiagoren heriotza eragin zuen. |
||
|
|
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|