BILAKETA

ALFABETIKOA

KRONOLOGIA

ERREGE

GENEOLOGIA

ERAKUNDEAK

ALDERDIAK

PERTSONAIAK

GERTAERAK

 

  Euskalnafarren historia. Ardatz kronologia

 

Nazioa da "objektiboki identifikagarria den pertsona talde" bati, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako definizioz, eta hari buruz egiten den kontaketa; halaber, nazioari definizioa emateko tresnarik eraginkorrena bere historia kontatzea da. Euskalnafarren historia "noren" historia da, euskal jendearena, batasun modura definituta. Historiografia franko-espainiarrak desitxuratua eta barreiatua aurkeztu duenari (autrigoi, karistiar, barduliar, beroniar, akitaniar, taberliar, elusatiar, gaskoi, biarnes, agaramontar, beaumontar, oinaztar, ganboar...) testuinguru dokumentatua eman eta historia propioa idatziko dugu euskaldunon herri oroimenaren ildotik. euskalnafarrena, euskalduntasuna eta nafartasuna batera bizi duen herriaren kontakizuna da. Kontua ez da besteek egin dutena berridaztea edo errebisionismoa egitea, guk geuk, taxuz, gurea kontatzea baizik.

Gure historian jarraitutasunez iraun duen osagai bateratzaile nagusia hizkuntza da. Gurean sortu den hizkuntza bakarra, gaur euskara deitzen dioguna da. Euskara hitza ezagutu aurretik, Nafarroako Antso VIak "lingua navarrorun" esapidea erabili zuen 1167an. Nafarren hizkuntza, "nafarrera" alegia, bere erresumaren eremuko jendearen hizkuntza zen, Iruñeko erresuma Nafarroako erresuma bezala izendatu zuenean hizkuntzari nafarrera zegokion, Gaztelan latinetik moldatutakoari gaztelania, Galizian moldatutakoari galiziera edo Frantzia iparraldean latin arruntetik eratorritakoari frantsesa deitzen zitzaion bezalaxe. Inbasio eta konkista prozesu luzeen ondorioz inbaditzaile berriek lurralde berriak eskuratzean harpilatu eta menderakuntza errazteko, tokiko hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak desagerrarazten saiatzen ziren eurenengatik ordezkatzeko. Euskararen atzerakadak eta lurralde galtzeak inbaditzailearen ekintzaren ondorio zuzena da.

Nafarroako erreinuak sekulan ez ditu euren lurretan hitz egiten ziren hizkuntzak jazarri edo debekatu. Aitzitik, 1239an, Ojakastroko herritarrek Gaztelako merio (epaile) nagusia bahitu egin behar izan zuten hark auzietan euskaraz aritzea debekatzen zielako. Garai bertsuan, Donemiliagan, euskaraz egindako oharrak idatzi ziren latinezko sermoi-liburuetan. 1349, Jakan, euskaraz hitz egitea eta tratuak euskaraz, hebreeraz eta arabieraz egitea debekatu zuten Aragoiko Pedro IVaren agintaldian. Nafarroako Gorteko jaun-andreen artean, ordea, euskaraz egiten zuten, erregearen idazkariak eta Erret Altxortegiaren arduradunaren artean elkarri idazten ziotenean 1416an. Behe Nafarroan, oraindik subirano zen Gortearen aginduz, Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" inprimatu zen euskaraz, Latinetik itzulita: baskoien hizkuntzaren hastapenak.

Hau da, Etxeparek eta ondokoek ongi definitu eta laburtu zuten euskalnafarren nazioa eta identitate kulturala. Askoz ere lehenagotik, Erromako Inperioaren endekapenaren ondoren, Baskoniako lurretan, bertakoek sortutako Baskoniako Errepublika eta Nafarroako Erresuma subiranoa erakundetu zituzten lurraldea defendatzeko eta euskalnafarrak auzo inperioen eraso bortitzetatik eta asimilazio lausoetatik babesteko, batzuetan, azken hatsa eman arte. 

Zoritxarrez, Espainiako eta Frantziako potentzia militar agitz handiago eta bortitzagoek kito eman nahi izan zioten piriniar mendebaldeko jendeak mendez mende euren hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak irauteko egindako defentsari. 1659an, faisaien uhartean, Baztan-Bidasoako Irun eta Hendaia senide-herri artean Baskonia historikoa bitan banatu eta euren artean banantzeko tratua itxi zuten, Pirinioetako bereizketa eta banaketarako Itunaren bidez (séparé et partagé / separar y repartirse). Harez geroztik bi estatuek etengabe jardun dute euskalnafarren bi zatiak asimilatzeko eta euren inperio proiektu banatan uniformizatzeko. Frantziako Iraultzan, adibidez, frantsesa derrigortu zuten hizkuntza ofizial gisa; gainerakoak, Patois hizkuntza ziren. Bi Estatuek, edozein zela erregimena ere, monarkia absolutua, errepublika ala diktadura, euskara debekatu edo jazarri ohi dute, zentralizazio eta euren eredu nazionalen inposaketa ezarri zieten euren inperioen mendeko beste nazioei, ur tantak itsasoan bezalaxe desagerrarazteko.

 
 

 

Giza habitat

 

Giza habitata

Giza habitat bezala hartzen da pertsonen komunitate batek espazio jakin batean, etengabe, naturarekin harremana sortzeko duen estrategien garapen partekatua. Komunitate horri "gizatalde objektiboki identifakagarria" esaten zaio. Komunitate horrek gaitasuna du bizi duen paisaia kudeatzeko eta eraldatzeko. Aldi berean, ordea, espazioak berak baldintzatu egiten du giza komunitatearen bizitza.

Bai ekologian bai eta geohistorian, analogoa da habitat kontzeptua: komunitate baten ezaugarri material, kultural eta instituzionalaren existentzia osatzen duen batasuna. Gizakiak bere bilakaeraren zehar habitat jakin batean garatu du bere bizi-esistentzia, sortu zenetik; bai norbanako bezala, bai eta giza komunitate gisa ere. Gizakia nomada edo transhumatea zen moduan eta bizileku berrian finkatzen zen neurrian, garatzen zuen bizi zuen habitat berria kudeatzeko eta eraldatzeko gaitasuna

Hortaz, ekologian aipatzen diren klima, paisaia eta izaki bizidunekin batera, giza habitataren kontzeptuan parte banandu ezinak dira gizakiak sortzen dituen: hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak.

 

 

  Euskal habitata

Ikerketa berrienek ere behin eta berriz baieztatzen dute euskaldunen arbasoak zabaldu eta egonkortu zirela, ziurtasunez Baskoniako Golkotik Pirinioen Mendebalderaino; alegia, iparretik hegorantz: Garona ibaiaren hegoaldetik Ebro ibaiaren bi isurietan zehar Urbion eta Monkaioraino; mendebaldetik ekialdera, berriz, Baskoniako Golkoaren gaurko Bizkaiko mendebaldearen itsasaldetik, Besaia ibaitik, egungo Lleida eta Aran haranaren Basiberri eta Saint Bertrand de Commigeko Pikarre mendien lurretaraino. Horri deitu diogu Antzinako euskal habitata.

 

Euskal Herria kontzeptua

 

Gaur egun Euskal Herria bezala ezagutzen dugun lurraldea, euskaldunok historian zehar bizi izan dugun habitataren eremu geografiko zabalago baten errealitatea da. Gaur egun, Euskal Herria Europako Hego-mendebaldeko nazioa da, antzinenetako bat, Frantzia eta Espainiako erresuma-estatuek 1659ko Pirineoetako Itunean bitan banatua.

Alegia, gaur egun ezagutzen Euskal Herria da Nafarroako Erresumak artatu zuen lurralde politikotik geratzen zaigun hizkuntza, kultura, foru-lege eta administrazio ez bateratuaren errealitatea. Beste modura ere esan daiteke, gaur, Euskal Herria da Baskonia eta Iruñea-Nafarroako erresuma izan zenaren muina, bihotza edo gunea.

Baskoieuskaldunen jatorrizko lurraldea auzokoek inbaditu izan dute bortxaz, etengabe, mendeetaan zehar. Baskonia, gaur egun ez da errepublika bat, ez da erresuma bat, baina horrek ez du esan nahi Europa Kontinentean subjektu izaera galdu duenik, ez bederen, Herri Oroimenaren jabe den artean. Baskoniak, Nafarroak, Euskal Herriak nazio subjektu izaten jarraitzeko zilegitasun osoa du.

 

Lehen gizakia

Antzin Aroak

Paleolito Aroa

(o.a.a.)

 

7.000.000

urte 

Historiaurrea: gizakiaren berri dugunetik idatzizko berri izan arte

Gizakiak bertako kulturararen muina izango ziren lehen pausoak gauzatu zituen. Mundu-ikuskera propioa eta beste habitateko gizakienengandik erraz bereiztekoa garatu zituzten. Hizkuntzalari, historialari, arkeologo eta antropologo askoren arabera antzineuskara dago zibilizazio horren gunean. Altamiratik Lascauxera Baskoniako golkoa gune duen zibilizazio horren irudikapenei modu orokorrean deitu izan diete “baskitaniar kultura” eta beste batzuk zentzu anakronikoan ”frankokantabriarra. Finean, Madeleine-aldiko ehiztari eta biltzaile ziren haien margoak "antzineuskaldun" kulturaren lehen arrastoak besterik ez dira. Kultura horren adierazpen artistikoak leize barruetan ikus daitezke. Animalien figura errealista eta polikromatuak dira gehienetan eta leize barruko pareten erliebea erabiltzen zuten hirugarren dimentsioa lortzeko. Joxe Miel Barandiaran, Telesforo Arantzadi, Enrike Eguren eta beste hainbat zientzialariei esker ezagutzen da Paleolito Aroa Euskal lurraldean.

 

Behe-Paleolitoa

(o.a.a.)

 3.000.000 -

- 150.000

Behe Paleolito garaiko Baskoniako kostaldetik hurbileko leizeetan aztarnak aurkitu dira 350.000 eta 100.000 arteko antzinatasuna datatu zaie, Lezetxiki, Irikaitz, Aizpitarte, Aitzabal eta Arlanpe haitzuloetan aurkitu dira . Neanderthal-aurreko gizakiak bezala ezagutzen dira. Antropologia joeren arabera  izen ezberdinak jaso dituzte gizaki horiek: Homo erectus, Homo anteneanderthalensis, Homo ergaster, Homo heidelbergensis edota Homo antecessor edo esploratzailea ere deitua. Azken deitura horiek Atapuercako Hezurren Leizean aurkitutako gizakiarentzako proposatu dira.

 

Erdi-Paleolitoa

(o.a.a.)

 150.000 -

- 38.000

Erdi-Paleolito Aroko aztarnak, Neanderthal gizaki motari dagozkionak, ugariago dira: Axlor, Kurtzia, Olha... Horietan aurkitutako aztarnen arabera Moustier aldiko klima epela behar zuen izan; gero, berriro hoztu egin bazuen ere.

 

Goi-Paleolitoa

 

Mesolitoa

(o.a.a.)  - 9.000

Goi-Paleolito Aroan klima hoztu egin zen, horregatik, orduko izakiak itsaso aldera jo zuen. Aldi horretako gizakia nomada zen, Cro-Magnon erakoa. Garezur garrantzitsuak aurkitu dira Urtiaga haitzuloan; hormetan margotutako labar-pinturak garrantzitsuak, berriz, Altxerri, Ekain eta  Armintxe haitzuloetan. Aztarna gehiago ere aurkitu dira Bolinkoba, Baltzola, Santimamiñe, Isturitz, Donamartiri, Kanbo, Peña Miel behekoa, Badaran eta Cebolleran Kamerosko Tordecillan... Margoetan ikusten denez, ehiza eta basa-fruituak ziren giza talde horren elikabide nagusiak.

 

Neolitoa

 

Kalkolitoa

(o.a.a.) -3.500

Azken glaziazioaren ondorengo klima epelagoak lagunduta, Neolito Aroan Euskal lurraldean, gizakia abeltzaintzan hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka bezatutako abereek ehizatutakoak ordezkatu zituzten, hainbat haitzulotan aurkitu baitira etxe abereen aztarnak. Hilobiratze-erritoak eta hizkuntza ere, protohizkuntza, garai hartan garatu ziren: batetik, Euskal Herrian ugari dira trikuharriak eta bestetik, Neolito garaiko instrumentuek euskal izena edukitzeak adierazten du euskara, gutxienez, garai horretakoa izan badela. Antzineuskara deitu diogu.

 

Antzin Aroa

(o.a.a.) - 2.000

Euskal habitataren lurraldean aurkitutako harrespilak Neolito garaikoak dira. Brontze Aroan, berriz, zibilizazio honetako herriek hildakoak ehortzi egiten zituzten eta hilobiak lur-tontorrekin edota harrespilekin adierazten zituzten; gerora, hildakoak erretzeko ohitura hartu zuten eta errautsen ontziak leku berezietan lurperatzen zituzten.

 

Antzinako Grezia

(o.a.a.) -900

Burdin Aroaren lehen aldian (o.a.a. 900 - 500), Europako ipar eta erdialdetik emigratu zuten taldeak Pirineoetako pasabideetatik sartu ziren. Herri zelten arrastoak ugari daude Baskoniako golkoak mugatzen dituen ertzeetan eta euskal habitataren barrualdean ez ezik Garonatik iparraldera eta hegoalde penintsularrean ere.

 

Peloponesoko guduak Mediterraneoan (K.a. 431 - 404)

(o.a.a.) -300

Oraingo Araban, Bilar eta Guardia herri inguruetan aztarna arkeologiko franko dago: Sorginen txabola trikuharria bezelako hilobi-monumentuak edota Los Husos haitzuloak erromatarren garaia arte erabili zirenak autoktonoen asentamentuen adibide dira. Burdin Aroaren azken aldean, Mediterraneotik Ebro ibaian gora etorri ziren iberiar kulturako elementuak (OAA 350 - 200) daude. La Hoya kokalekuaren aztarnategian kultura zeltibiarraren aztarna garrantzitsuak aurkitu omen dira. Hala ere, argitu behar da kultura "zeltiberiarra", zelta + iberiarra, ez dela inoiz existitu. Asmakizuna da.

 

Hirugarren Gerra Punikoa

 

 

Erromatar errepublika sortu eta erromatarrek Asia txikia, Judea, Siria, Iberiar penintsula eta Galia menderatu zituzten.

  (o.a.a.) -218

 Erromatarrak euskal lurraldean 

Erromatarrak Euskal lurraldera iritsi zirenean, dagoeneko, populatua zegoen. Biztanle gehienak nomada edo transhumanteak ziren, baina eremu txikiagotan egonkortutako leinuak ere baziren. Mediterraneoan zehar Iberiako Tarraco (Cissis) hartu eta bertan lekutu ondoren (o.a.a 217-18an) zabaldu ziren Pirinioaren hegoaldetik transhumantziaren bideak erabiliz. Ehun urte beranduago, Narbona kolonizatu ondoren (o.a.o 118an), Garona ibaiaren hego isurietan barrena Atlantikorantz abiatu ziren

Horrela, Tarraco-Oiassuna eta Narbona-Burdingala bideak garrantzi handia hartu zuten. Euskaldunen barruko giza habitata zeharkatu zuen beste galtzada nagusia Burdigala-Asturica izenekoa zen. Hala, Mediterraneoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen zutenak batetik, eta Bordele Astorga Iparretik Hegora zeharkatzen zuena bestetik, Iruñea-Pompelaon gurutzatzen ziren. Mendebaldeko Pirinioetako hiri hau, kokapen estrategikoez gain, mendiz inguratutako ordokiak eta Arga ibaiaren emariak laborantzako sortzen zuen aukerak bihurtu zuten baskoien hiriburuzagia.

Lur gaineko galtzada horiekin batera, erromatarrek beste bide batzuk ere garatu zituzten lurreko galtzadak osatzeko: itsasoko bideak edo kabotai-portuen artekoak, alegia. Baskoniako Golkoaren kostaldearen ezker eskuineko kabotai-portu garrantzitsuenen artean hauek aipa daitezke: Portus Amanum (Urdializ), Vespires (Bermeo), Menosca (Getaria-Zarautz), Oiarso (Irun-Hendaia), Getaria, Lapurdum (Baiona), Bosconnum ( ), Boiates (Arcachon : Arcaishon gaskoieraz, e: harkaitz on), Burdigala (Bordele, barneko portua) eta Vacetae insulae (Re eta Oleron uharteak).

 

K.a. 431 - 404)

(o.a.a.) -300

Erromatarrek eman zuten Euskaldunen herrialdearen berri idatzia eta horrekin euskaldunok sartu ginen historian. Garaian garaiko berriemaile haiei esker dakigu besteak beste, zeintzu izan ziren euskal-erromatar hiri garrantzitsuenak, Hegotik Iparrera hauek izan ziren:

Tarraconensis probintzian: Oska, Osca (Baskonia) / Segia, Exea (Baskonia) / Tritium-Magallum, Trizio Handia (Beronia) / Tritium Autrigonum (Autrigonia) / Jaka, Iaca (Iazetania) Iruñea - Pampelune (Baskonia) / Iruña - Veleia (Karistia) / Tullonium, Dulantzi (Bardulia) / Akitania Tertia probintzian: Consoranni (Consorania) / Saint-Lizier / Lugdunum Convenae (Convenae) / Saint-Bertrand-de-Comminges / Oloroe, Iloronensis /Aturbe, Bigorra (Tarbelia) (Tarbes) / Lexkarre, Leskar Beneharnum Benearnensi / Akize / Aquae Augustuae / Aquensiae (Dax), (Taberlia) / Ausciorum (Auch) / Aire/Tarusatia / Eauze, Elusa (Elusae) / Auch (Ausci) / Lectoure (Lactorati) / Bazas, Vasats (Basatica, Vasatica) / Buch (Bouiati) / Burdigala galoen esku zegoen.

Hortaz, Gure Aroaren hasieran, erromatarrek argi deskribatu eta mugatu zuten euskaldunen lurraldea eta bere antzinhistoria garatuko zuen herri subjektua. Kronikariek, beste hainbat lekutan bezala; bi alderdi bereizi zituzten baskoien lurraldean: Saltus vasconum (mendialdea eta baso lurrak) eta Ager vasconum (erribera eta landalurrak). Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar erromatarren garaian euskararen lrraldea gaur egungoa baino askoz ere zabalagoa zela. Euskarari buruzko ikerlarien artean aipatzekoa da Koldo Mitxelenak egindako lana. Bistakoa da, hala ere, historian zehar euskararen eremuak atzeraka egin duela oro har eta bere zabalpen eremua euskaldunak garaian garaiko euren lurraldearen artatze politikoarekin zerikusi estua duela..

 

 

Kristautasunaren sorrera

( 0 )

Oraingo aroa

 Erromatarren arteko gerra zibila medio, Ponpeio Handia, Ponpeius Magnus, mendebaldeko Pirinioetara etorri zen Sertoriori aurre egiteko asmoz. Sertoriok aurretik egin zuen bezala, Ponpeiok erromatar kontroletik kanpo zeuden bertako biztanleen laguntza lortzen saiatu zen, eta horrela, azken honek, zonalde hartako baskoi indigenekin egindako akordioari esker, bere neguko kanpamentua Arga ibaiaren goi terrazan ezarri zuen o.a.a 75-74. urte inguruan, egun Iruñeko katedrala dagoen lekuan.

 

100

Gutxi induskatu bada ere, erromatarren aztarna arkeologiko ugari aurkitu dira; Irungo Santa Elena ermitako nekropolia eta Oiarsouna erdi mailako hiri eta portuaren aztarnak dira. Lapurdi eta Zuberoan; Baigorri, Baiona, Donazaharre, Garruze, Hazparne, Hendaia, Itsasu, Sara eta Zalgize-Donesteben daude aztarnak.

Ugariagoak dira Oskatik hasi eta oraingo Nafarroa Garaiko erriberan barrena Amaiaraino aurkitu direnak.

 

 

200

Baskoien lurralde osoan erromatarren kultura eta teknikak azkar hedatu ziren; beren villa-tan nekazaritza garatzeaz gain, galtzada, ubide, artelan, txanpon eta abar egiteko teknikak zabaldu zituzten. Gainera, meatzaritzari, nekazaritzari eta merkataritzari bultzada handia eman zieten.

 

Godoak Danubio ibai inguruan finkatu eta Europako hego eta mendebaldera zabaltzen hasi ziren. godoak 285-451

300

Aipatzekoa da garai hartan, Oiarsounako portuak ekonomia-harreman estuagoak zituela Bordele eta Akitaniarekin Hispaniarekin baino; Saltus aldeko mendialdetatik, Baigorriko eta Bankako meatzetatik, kobrea eta burdina ateratzen baitzuten eta, horiekin batera, basoetako egur ustiaketa ere garrantzia handia baitzuen.

 

Alariko I.a-ren bisigodoak Erroman sartu ziren (410)

400

Godoen inbasioaldi laburra eta Baskoniaren defentsa

Erromako Inperioaren krisiak, egituraren ustelkeria eta sistema ekonomikoaren aldaketak ekarri zuen inperio haren endekapen eta gainbeheraldia. Ordurako, ordea, Baskonia, euskal habitata ondo egituratuta zegoen. Erromatarren garaiko galtzadak itsaportuak eta merkataritzaren sarea zaindua eta erabilgarria zegoen. Horiek izango ziren Baskoniako defentsa eta bizirapenerako gako nagusiak.

 suntsituz Bordeletik Astorgarako erromatar bideetan barrena sartu ziren bisigodoak (405). Godoak erromatarren Inperioko lurraldea menderatzen saiatu ziren. Ordurako, ordea, ekonomikoki autonomoak ziren baskoiak sozialki eta politikoki eratzen hasita zeuden. Hiru mendetan (450-711), behin eta berriro saiatu ziren bisigodoak baskoiak menderatzen.

 

Vouilléko gudua (507)

500

Euriko erregeak bere erresuma hedatu zuen (466-484), Galian (Rodanotik Loiraraino) eta Iberiar penintsula osoan barrena. Eurikok Lege-kodea promulgatu zuen. Iruñea kontrolatzeko ahaleginak egin zituen (472), baina, Klovis I.a errege frankoak hil egin zuen Alariko II.a Akitaniako erregea Vouilléko guduan (507); ondoren, Klovis I.a, Erromatarren eta Godoen inperioen ildoari jarraituz, monarkia frankoaren fundatzaile eta Galia osoko errege bakarra izan zen.

 

Frankoak Iparraldean eta godoak Hegoaldean godoak 568-636

541

Orduan, bisigodoek Hispaniako botere eremuak bermatzeari ekin zioten; atzetik segika, frankoen armada Iruñetik igaro zen Zaragozako bidean.

 

Islamaren sorrera eta hedapena 622

581

Bisigodoen errege Leovijildok  arpilatu eta suntsitu zuen Amaia izeneko herri bat (571). Ondoren, hiri bat eraiki zuen oraingo Gasteiz ondoan, matxinatutako baskoiei Gorbeia inguruan bataila irabazita (581).

 

600

Frankoek Akitania eta Baskoniako administrazioa bereizi eta Baskonia-Akitaniako printzerria sortu zuten; Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea (602). Frankoek gobernatu zuten Baskonia, baina, baskoiak sarri matxinatzen ziren, bai frankoen kontra, baita ere godoen kontra: Suintila (625), Rezesvinto (653) eta Wamba (672).

 

660

Okzitaniako Tolosako erresuma frankoa desagertu eta Akitaniako dukerria sortu zenean, Baskoniakoa Akitaniakoaren parte izatera pasa zen, Felix dukearen eskutik (660). Ondoren, Lupo I.a Otsoak eta Eudon Handiak ere gobernatuko zuten dukerria.

 

700

Baskonia eta Damaskoko Emiratoaren inbasioa

Musulmanak Iberiar penintsulara sartu zirenean, bisigodoen errege Rodrigo, Eudon Handiaren baskoien kontra ari zen Iruñea inguruan (711). Rodrigo Hegoaldera joan eta Guadaleteko batailan Tarik-en tropek hil zuten.

 

Eudon Handia kondearen laguntzarekin Karlos Martelek garaitu egin zuen Abd ar Rahman Ben Abd All-Allah al Gafiki Poitiersko guduan (732).

Pepin Laburrak etengabe erasotzen du Iparraldea.

714

Arabiarrek godoen erresuma ahuldua azkar suntsitu zuten. Azkar hedatu ziren penintsulan eta Tuterako Banu Kasi kondea islamera aldatu zen (714); Banukasitarrek Ebro inguruko lurraldeak gobernatu zituzten. Arabiarrak 716an sartu ziren Iruñean eta bertatik Narbona aldera jo zuten. Baskonia eta Akitaniako Eudon Handia kondeak (710 - 735) garaitu zituen musulmanak Okzitaniako Tolosan (721), buruzagi europar batek irabazten zien lehen bataila izan zen.

Ondorengo Baskoniako kondeak Hunaldo I.a (735 - 744) eta Waifre (744 - 768) izan ziren. Akitaniakoa, berriz, Hunaldo II.a. Frankoek iparraldetik eta arabiarrek hegoaldetik setiatu zuten Lupo II.a, eta horrek Baskoniako dukerria frankoen esku utzi zuen. 

 

Karlomagnoren kronikariek Chansons de Rolan asmatu zuten. Mila urte geroago, ordea, Altabizkarreko kantuan, kontatu da gudua irabazleen ikuspegitik.

778

Frankoek ordea, musulmanen erasoa gelditu nahi zuten eta "Hispaniako marka" Ebro inguruan jartzen saiatu ziren; Zaragozatik bueltan, Karlomagnok Iruñeko harresiak suntsitu egin zituen, baina, baskoiek Lupo II.a buru zutela Orreagako batailan erretagoardia hondatu eta armada desegin egin zioten 778 - VIII - 15ean. Karlomagno bera aurretik igaroa zen eta bizia salbatu zuen; baina segada hartan, besteak beste, haren iloba Errolan, Bretainiako Markako dukea, hil zuten.

 

781

781ean, Kordobako Abd ar-Rahman I.a emirrak Iruñea inguruko lurretan bere agintea ezarri zuen, baina 799an, Iruñea matxinatu egin zen haren ondorengo Al-Hakam I.a emirren kontra.

 

Ludoviko Pioren Inperioa bere hiru semeen artean banatu zen.

Verdungo Ituna (843)

824

Ludoviko Pio eta bere seme Pepin I.a errege frankoek baskoiekin gerran aritu ziren Iruñeko lurretan (812, 816, 824). Pepin I.a errege frankoak armada bidali zuen Iruñera, Eblo eta Aznar konde aragoiarren laguntzarekin; baina bueltakoan, berriro ere Orreagan, Eneko Aritzak eta Banu kasitarren buru zen bere anaiorde Muza II.ak frankoen armadari irabazizieten. Eblo eta Aznar kondeak preso hartu eta Iruñeko erresuma sortu zuten (824). Nafarroa bihurtu zen baskoien gune politiko nagusia. Aznar Antsok, halaber, musulmanei Jaka irabazi eta bere konderrira batu zuen 832an; gainera, Akitaniako lurretan frankogandik bereiztu eta Baskonia independizatu egin zuen.

 

Iruñeko, Nafarroako eta Euskal Herriko errege dinastien sorrera

852

Mendeetan bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoi nobleek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten. Eneko Aritza goratu zuten Iruñeko lehen errege izenarekin; handik aurrera, eta zazpi mendeetan zehar, Euskal Herri osoa gobernatzera iritsiko zen Euskal Errege dinastiei hasiera eman zioten. Eneko hil ondoren bere seme Gartzia I.a Iñigez izan zen Iruñeko erregea (852 - 870); eta ondoren, bere seme Fortun I.a Gatzes.

 

844

844an, Normandiarrek Baskoniako dukerriari eraso egin zioten, Suigin hil eta Lapurdi hartu zuten. Gero, 848an, Gilermo preso hartu zuten Bordelen.

 

860

Muhammad I.a emirrak Iruñeko errege Fortun I.a Gartzes preso izan zuen hogei urtez (860 - 882).

 

883

Zuberoako lehen aipamena IX. mendekoa da; Araba eta Bizkaiko izenen lehen aipamenak, berriz, Leongo Alfontso III.aren kronikan egin ziren (883).

 

Akitaniako dukearen eskutik beneditarrek abadia bat fundatu zuten, Cluny herrian 910ean, eta bertan sortu zen "klunitar erreforma".

900

Bela Ximenez jauna zen garai hartan Arabako kondea eta Antso I.a Gartzes Iruñeko erregea (905 - 925), garai hartako pertsonaia garrantzitsua; horren aipamenak kristauen nahiz musulmanen kroniketan maiz agertzen dira. Euskaldunen lurrak bateratzen saiatu zen; Lizarra inguruko Deierriko lurrak, Errioxa Garaiko Naiara, Kalagorri eta Bigera, eta Pirinio ondoko Aragoiko konderria eskuratu zituen; horrela, baskoien espazio txiki eta sakabanatuak errege baten menpeko bihurtu ziren, eta Iberiako penintsulan jaun nagusi zen Kordobako kalifaren eraso gogorrei eusteko ahaleginak egin zituzten.

 

Oton I.ak sortu zuen Inperio Erroma-germaniar.

920

Hala eta guztiz ere, Abd ar-Rahman III.ak Muetz-en, Valdejunquerako batailan 920an eta Iruñean 924an, Antso I.a Gartzesen armadari irabazi egin zion.

 

Parisko konde Hugo Kapet-ek kapetarren dinastia hasi zuen (927).

Apokalipsia eta munduaren amaiera iragarri zen (1000).

987

Antso II.a Gartzes Abarkak  bere agintaldian, Naiaran Erresumaren Gortea ezarri eta Iruñekoarekin partekatu zuen. Horrekin, eta Mendebaldeko lurraldea egonkortzeko politika hasi zuen.. Bere alaba Abda (Subh al-Baskunsiya edo Aurora), Al-Mansurrekin ezkondu zuen.

Gartzia II.a Santxez Dardartia izan zen ondorengoa eta hildakoan, bere emaztea Ximena Fernandez izan zen Iruñea eta Aragoiko erregina.

 

Hisam II.a kalifaren gobernadore Al-Mansur zen. 

Emilianotar glosak (X. m.)

 

 

1000

Horien semea Antso III.a Gartzes Nagusia, Euskal Herri osoko errege eta garai hartako garrantzitsuena izan zen Europan (1004 - 1035); bere erregealdian, euskaldunen lurraldeak batu egin zituen. Pirinio inguruko Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak ere bereganatu egin zituen. Gaztelako Antso kondearen alabarekin ezkondu, 1016ko Adiskidetasun Ituna sinatu eta Antso kondea hil zenean Gaztelako konderria gobernatu egin zuen (1017). Errioxara zabaldu zuen erregetza eta Gaskoiniako duke Antso Gilen-ek zor baten ordainetan emandako Arberoa, Baigorri, Garazi, Lapurdi eta Ortzaize eta Gaskoiniako dukerria, Nafarroaren agindupean eduki zituen.

 

 

Antso III.a Nagusiak Europako beste jende eta kultur joerei ireki zien erresuma: Gaskoniako lurretan Lapurdi eta Baigorriko konderriak sortu zituen. Erresumako monasterioetan Kluniko erreforma sartu zuen: Leire, Haitzpeko San Joan, Donemiliaga Kukula, Kardeña, Albelda eta Oña-n. Gainera, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan barrena egiten zen Jakue-bidea aldatu, Nafarroa-Errioxan bidea zabaldu eta bultzada handia eman zion.

 

Gaztela erresuma bihurtu zen (1037).

1035

Antso III.a Gartzes Nagusia hil zenean (1035), bere seme Gartzea III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Gartzea III.ak euskal mintzaira zuten herrialdeak eskuratu zituen; Gaztela, Fernando kondearen esku geratu zen, Aragoi; Ramiroren esku, eta Sobrarbe eta Ribagorza Gontzaloren esku. Iparraldean, Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren menpera pasa ziren, gobernu eta autonomia mantenduz. Nafarroa Behereko bailara eta eskualdeak Gaskoniako dukerrira itzuli ziren XII. mendera arte.

 

 

1037

Gazteleko elite feudalak, Fernando kondea buru zutela eta bere anaia Iruñeko Gartzea III. erregearen laguntzarekin, Tamarongo herrian izen bereko bataila irabazi zioten Bermudo III. Leongo erregeaari. Urte berean (1037), Fernando, Gaztelako kondea zena  Bermudo erreagearen arreba Sancharekin ezkondu zen. Koinatua garaitu eta hil ondoren, Leongo errege bihurtu zen (1038 - 1065). Jada Leongo errege zela bere burua Gaztelako errege ere izendatu zuen.

 

 

1054

Antso III.a Nagusia eta Muniaren seme zaharrenak, Iruñeko errege  bata eta Leon Gaztelakoa bestea, anaien arteko gerran nahastu ziren. Burebako Atapuercako guduan Fernandoren osteak bere anaia Gartzea III.a garaitu eta hil egin zuen (1054). Hirugarrenak Gontzalo hil zenean, Aragoiko Ramirok, ezkontza aurretik Santxa Aibarkoarekin izandako lehen semeak, eskuratu zituen Sobrarbe eta Ribagorza. Jaurgoa erresuma izendatu eta Nafarroako enborretik bananduz erresuma berriari eman zioten hasiera (1045).

 

1065

Gaztela- Leongo errege Fernando I.aren erasoari aurre egiten Gartzia III.a anaia Atapuercan hil zutenean (1054) bere seme Antso IV.a Gartzes Peñalengoa izan zen ondorengoa; Hiru Antsoen Gerra sortu zen (1065 - 1067)

 

1076

Iñigo Lopez Ezkerra (1040 - 1077) Nafarroako erresumaren zerbitzari leiala izan zen hasieran, Haro leinuari sorrera eman zion eta bera izan zen Bizkaiko I. jauna. Aragoi aldenduta, Haroko Jauna Gaztelaren alde jarrita, Atapuerca eta Naiara-Kalagorriko gerrak galduta, Nafarroa ahuldu egin zen. Orduan hasi zen Carreterismoak "pancastillanismoa" deitzen duen fenomenoa.  Nafarroako Antso IV.a bere anai-arrebek Funesko Peñal-en hil zutenean (1076).

 

 

Nafarroako erregearen anaiarteko liskarrak aprobetxatuz, Aragoiko Antso V.a Ramirezek Nafarroako erresuma inbaditu zuen eta Gaztelako Alfontso VI.ak Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; Garai hartan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kondea Lope Iñigez zen (1090).

 

1090

Antso V.a Ramirezek eman zuen lehenengo Jaca-ko Hiri-Forua, geroago beste hainbat hirietarako eredu izango zena. Hiritarrek hobekuntza handiak irabaziko dituzte horrekin, norbanako askatasuna eta etxearen bortxa ezina, esaterako.

 

1095ean aita santuak deitu zuen lehenengo gurutzada  Jerusalem hartzeko.

1100

Alfontso I.a Borrokalaria (1104 - 1134), asko saiatu zen Antso III.a Gartzes-ek izandako euskal lurrak bereganatzen eta horretarako, Támarako hitzarmena sinatu zuen Gaztelarekin (1127), baina, ondorengorik gabe hil zenean elizaren aldeko testamentu bete ezina egin, eta ondorioz, Nafarroa eta Aragoiko erresumen artean banandu ziren lurrak, Vadoluengo-ko Ituna (1134-35).

 

Luis VII.a Gaztea Akitaniako Leonor dukesakin ezkondu zen (1138)

1134

Nafarrek Gartzia IV.a Ramirez aukeratu zuten errege (1134 - 1150); horrek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bere erresumara batarazi zituen. XII. mendean; seigarren merindadea sortu zen, Nafarroa Beherea edo Mugaosteko merindade izenaz ere ezaguna, Donibane Garazi zuena hiriburu.

 

Aitasantutzaren eta Inperio Sainduaren arteko gatazka (1157-1250).

1152

Leonor Akitaniakoa 1138an ezkondu zen Frantziako Luis VII.a Gaztearekin eta 1152an Ingalaterrako Henrike II.a Plantagenetekin eta horrek eraman zuen Akitaniako dukerria, Ipar Euskal Herria barne, Frantziako koroara eta Ingalaterrakora hurrenez hurren.

 

Bartzelonako konderria Aragoiko koroarekin bat egin zuen Alfontso II.aren garaian (1150) eta inperio indartsua bilakatu zen.

1150 - 1194

Leonor Akitaniakoaren eta Henrike II.a Plantageneten seme Rikardo I.a Lehoibihotzak Baiona hiria Lapurditik bereizi egin zuen. Uztaritze, Lapurdiko hiriburua bilakatu zen (1174) eta Nafarroa Beherea Nafarroari itzuli zion (1191). Hala ere, Henrike II.ak "Division of kingdons of  Navarre and Spain, 1177" laudoa ebatsi zuen Nafarroako erresumaren kontra.

Garai hartan Antso VI.a Jakituna zen Nafarroako errege (1150 - 1194); Nafarroako erresumaren lurraldeari eutsi eta Errioxa berreskuratzen saiatu zen eta hiri askori eman zien Antso VI.ak Foru, Frankizia eta Pribilejioak.

 

Aragoi-Katalunya

(1200-1263) 

1200

Nafarroako Antso VII.a Azkarrak (1194 - 1234), inguruko erresumekin akordioak egin zituen; baina, bera Marokon zegoela eta Rikardo Lehoibiotza hil zutenean, Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroako erresumari itsasaldeko irteera mozteko inbasioa prestatu zuen. Zazpi hilabetez Gasteiz setiatu ondoren, hirian sartu eta 1200eko inbasioarekin oraingo Araba, Duran ldea eta Gipuzkoa konkistatu zituen. Baionaraino iritsi zen, baina, Akitaniako tropa ingelesak Hondarribiraino itzularazi zuen. Hartutako lurrak Gaztelako koroan lotu zituen (1200). Biasterik eta bere inguruak, Nafarroako Sonsierra, nafar erresuman iraun zuen XV. mendera arte.

 

 

1203 - 1210

Akitaniarako itsaldeko bidea eta nafar portuak Gaztelaren esku erori ondoren, Gaztelako erresuma izan zen agintari mendebaldeko Nafarroan. Kostaldeko herriei Hiri-Foruak berretsi zien, aurretik zituzten moduan.

 

1212

Antso VII.a Azkarrak Navas de Tolosako batailan parte hartu zuen (1212); ondorengorik gabe hil zenean, bere iloba, Teobaldo I.a Trobalaria; Blanka eta Rikardo lehoibihotzarena ere bazena, goratu zuten Nafarroako errege (1234 - 1253). Orduan geratzen zen Nafarroak Erresumaren infantzoiek ez zuten gogoko izan Teobaldo eta Nafarroako lege zaharrak errespetatuko zituela zin egin ondoren baino ez zuten errege goratu. Teobaldo I.ak jakin zezan Foru Orokorraren bilduma, Foru zaharra eta Foru Orokorra idatzi ziren (1237).

 

 

1237

Bai Gaztelak bai eta Nafarroak muga berriaren inguruan herri gotortuak eraiki zituzten. Muga, lapur eta gaizkileen jokalekua bihurtu zen. Gaztelak murriztutako Nafarroa erasotzeko erabili zuen egoera hori eta horrela esaten  da  muga liskarren lehenengo aipamenean, 1261ean: Nafarroako jendeak Gaztelakoei eta Gaztelakoek Nafarroakoei egotzita, auzitara eramatea.

 

Simon Monfort Albitarren kontra gurutzada bultzatu zuen.

 

Nafarroako erreinuaren oinordetza eskuratzeko anaiarteko borroka latzak gertatu ziren Euskal Herri osoan. Agramont eta Beaumont familien artekoak batetik, eta Oinaz eta Ganboa Ahaide Nagusien artekoak bestetik. Ekonomia eta sozial kontrolaren nagusitasuna jokoan, burdinolak, errotak eta bidesariak borrokatzen zituzten.

 

1253 - 1305

Teobaldo II.a (1253 - 1270) eta Henrike I.a Potoloaren ondoren (1270 - 1274), Joana I.a izan zen Nafarroako erregina (1274 - 1305). Joana I.a Frantziako Felipe I.a Ederrarekin ezkondu zen; harez gero Frantziako dinastia izan zen agintari Nafarroan.

 

Juduak Frantziatik egotzi (1306) eta Euskal Herrian bildu ziren.

1300

1307an Auger III. kondeordeak Zuberoako bere eskubideak Ingalaterrako erregeari pasa zizkion eta Nafarroako Luis I.a Setatiak lurrak eman zizkion Auger III.ari.

 

Izurrite Beltza Europan sartu zen (1346 - 1353)

1318

Joana II.a Evreuxkoa Felipe III.arekin ezkondu zenetik, Evreuxko dinastiak agindu zuen Nafarroako erresuman (1318 - 1441). Joana II.aren seme Karlos II.a Konkistatzailea: (1349 - 1387) bere ama Joana II.renak ziren Champagne, Bria eta Angulemako feudoak beretzat eskatu zituen.

 

 

1366

Gaztelan, Enrike II.a Trastamarakoak koroa hartu zuenean, anaien arteko gerra zibila piztu zen. Pedro I.a Ankerrak Akitaniara ihes egin behar izan zuen (1366 - VIII - 1); bertan, Ingalaterrako Printze Beltzarekin bildu eta tratua egin zuten Nafarroako Karlos II.arekin. Libournen bertan sinatu zen eta hortik izena (1366 - IX - 23). Libourneko Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Karlos II.ak 200.000 urrezko florinez gainera, Araba eta Gipuzkoa osorik, eta Errioxako Logroño, Kalagorri eta Nabarrete jasoko zituen.

 

Frantzia-Ingalaterra erresumen artean Ehun Urteko gerra (1337 - 1453)

1400

Bizkaia eta Gipuzkoan, XIII-XIV. mendeetan, hiribildu ugari sortu zen. 1300ean, Haro leinuko jauna Diego Lopez V.ak Bilbo fundatu zuen; Araban ere lur zabaletatik hiribildutara joan zen jendea. Arriagako Kofradiaren kaltetan Gaztelako erregearen menpe geratu ziren Arabako lurralde osoa (1332) eta Bizkaiko jaurerria (1358). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, bakoitzak bere foruak eta Batzar Nagusiak zituen; baina, oinaztar eta ganboar Ahaide Nagusien botereari eta beren arteko liskarrei aurre egin behar izan zitzaion. Gaztelako Henrike IV.aren aginduz Ahaide Nagusien dorretxeak suntsitu eta hainbat jauntxo erbesteratu egin zituzten (1457). Chinchillako Kapitulazioetan amaiera eman zitzaien ofizialki liskarrei (1483 - 1487).

 

Gutenberg-ek karakter mugikorra asmatu eta inprenta sortu zen. (1434 - 1450)  

1457

Garai horretan Iparraldean (1457), Zuberoa Biarnoko Bizkondearen menpe zegoen; 1449an Gaston IV.a Foixko kondea, Frantziako Karlos VII.a erregearen teniente nagusiak Mauleko gaztelua hartu eta Frantziako koroari lotu zion arte. Lapurdi Ingalaterraren menpe egon zen 1450 arte; ondoren, Frantziaren menpe Aiherrako Hitzarmenaren bidez; erregeak bertako usadio, ohitura eta legeak onartzeko baldintzapean bazen ere.

 

 1441

Nafarroako Blanka I.a hil zenean (1441), bere senarrak Aragoiko Joan II.a Trastamarakoak hartu zuen Nafarroako erregetza; eskubideak, ordea, Karlos IV.a Bianako Printzeak zituen. Egoera horretan nafarrak zatitu egin ziren: agramondarrek JoanII.a Trastamarakoaren alde egin zuten eta beaumondarrek Karlos Printzearen alde; anaiarteko-borrokak izugarriak izan ziren.

 

 1463

Gaztelak gaurko Errioxa konkistatu ondoren, Nafarroako Sonsierra lurralde estrategikoa  bihurtu zen erreinuaren hegoaldea defendatzeko. Lurralde horri etengabe eraso zuen Gaztelak 1360-1460 bitartean. Sonsierrako konkistarekin, Nafarroako hegoaldeko defentsa-sistema suntsitu zen. Viana, Mendabia eta Marañon geratu ziren alderdi horretako defentsa bakartzat. Gaztelarrak Erreinuaren behin-betiko konkista prestatzen ari ziren. 1460. urteaz geroztik handik bultzatutako bandoen arteko liskarrek 1512ko konkista prestatu zuten. Sonsierraren zati bat Araban sartu zen, Biasteri eta Labraza esate baterako, eta beste bat Errioxan, San Vicente adibidez; hori guztia, Gaztela potentzia konkistatzailearen interesen arabera.

 

Martin Luther teologo eta erreformatzailea (1483 - 1546)

  1479

Joan II.a Trastamarakoa hil zenean (1479), Leonor I.a erregina izendatu eta bere senarra Gaston IV.aren bidez Foixko dinastiak hartu zuen Nafarroako gidaritza. Katalina I.a Foixkoa erregina eta Joan III. Albretekoa bere ezkontidearen agintaldian (1483 - 1513), bakea jarri zuten erreinuan. Luis Beamontarra garaituta (1507)  eta hura Gaztelara erbesteratu ondoren Erresuma berrindartzen jarri zuten ahalegina.

 

Kristobal Kolon Antiletan lehorreratu zen, 1492an.

1492

Tartean, Ameriketako konkistak (1492) berebiziko garrantzia izango zuen Europan eta, beraz, Euskal Herrian. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko nobleak Gaztelako erregearen zerbitzari leialak ziren jada eta, hauetako menturazale eta merkatari ugari esku hartu zuen "Mundu Berriaren" konkistan. Gainera, laguntza eskerga eskainiko zioten Inperioaren zabaltzeari. 

 

 

Itsaslapurrak eta kortsarioak

1500

Itsas lapurreta itsas merkataritza bezain zaharra izanik ere, XIV. medean jada Edward III.ak Windsorkoak euskal piratak eraso zituen, modu orokor eta antolatuan ordea, XVI. mendean hartu zuen garrantzi handiena. Historian zehar euskalnafarrek itsasoarekin izan duen harremanei esker, arerioarekin oso bortitzak eta merkataritzan menturazale trebeak, euskal pirata eta geroago kortsario lanetan ere arituak benetako indar ekonomikoa izan zuten Baskoniako golkoan. Untzigintzaren "urrezko garaia" ezagutu zuten kostaldean. Antton garai (XIV. mendea), Pedro Larraondokoa (XV. mendea), Juan Perez de Casa, Pedro Agirre "Canpanario" (XVI, XVII. mendetartea), Mitxel "Lé basque" (XVII. mendea), Étiene Peillot (XVIII-XIX. mendeartea), Jean Laffite (XVIII. mendea), Joanes Suigaraitxipi, (XVII. mendea), Fermin Mundaka (1825-1880) dira haietako batzuk.

 

 

Gaztelako erresuma buru Ameriketako konkistan ari zirenak sarraskitu zuten Mexiko

1512

Nafarroa Garai eta Behereko konkistarekin kolpe latza jasan zuen Erresumak. Aragoiko Fernando II.ak, Nafarroako erresumari erasotzeko prestatu eta Albako dukearen tropa Nafarroan sartu zen (1512). Nafarroa Beherean ere sartu ziren eta Donibane Garazi setiatu zuten. Nafarroako Joan III.a Albretekoa eta Katalina I.a errege-erreginak Luis XII.a frantziarren laguntzarekin erresuma berreskuratzen saiatu ziren behin eta berriz; bien biartean, 1515ean, Fernando II.ak Nafarroa Gaztelako koroari batu zion Burgosko Gorteetan, Nafarroak Foruen bidez bere antolamendu politikoa mantendu bazuen ere.

 

(1512 - 1521).

1521

1512an bertan, urrian, bi adarretatik saiatu ziren lehenengo; Faernando II.a hil zenean, 1516an bigarrenez.

 

Joan Sebastian Elkanok munduari bira osoa eman zion (1519 - 1523).

1521

Henrike II. Albretekoa Nafarroako erregeak erresuma berreskuratzen saiatu zen Frantzisko I.aren laguntzarekin, baina Noaingo bataila galdu ondoren (1521), Amaiurren 1522an eta azkenean, 1524an Hondarribian, galdu zen Nafarroa Garaia. Nafarroako errege-erreginak Nafarroa Beherean eta Biarnon erbesteratu ziren.

 

Politika eta erlijio gerra Europan: Hogeita hamar Urteko gerra   (1618 - 1648)

1530

Gaztelako tropek, Donibane Garazi inbaditu eta Nafarroa Beherea ere konkistatu zuten; baina, gaztelarrek ezin izan zuten konkistatukoari eutsi. Karlos I.ak bortuz bestaldeko lurrak Henrike II.a Albretekoaren esku utzi behar izan zituen (1530). Garai horretan Bernard Etxepare Biarnon kartzelatu zuten (1521 - 1530). Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" 1545ean argitaratu zen.

Henrike II.aren alaba Joana III.a Albretekoa erregina (1555 - 1572) kalbindarren burutzat hartua izan zen eta Joanes Leizarragari agindu zion "Testamentu Berria" euskaraz jartzea. Nafarroa Beherea eta Nafarroa bereizi zituen muga zehaztu zen (1612 - 1614); Nafarroan Gaztelako erregeak izendatutako erregeordeak agintzen zuen, Cisneros Kardinalak hain zuzen, nahiz eta lehen bezala nazioarteko harremanak zuzenean izan ez.

 

Frantziaren Inperio koloniala hasi zen.

1534

 Frantzia XVII. mendean hasi zen koloniak ezartzen Ipar Amerikan (1534), Kariben eta Indian, baina bere ondasun gehienak galdu zituen Zazpi Urteetako Gerran porrot egin ondoren. Ipar Amerikako ondasunak Britainia Handiaren eta Espainiaren aurrean galdu ziren, baina azken horrek Luisiana (Frantzia Berria) Frantziara itzuli zuen 1800ean. Gero, lurraldea Estatu Batuei saldu zitzaien 1803an.

 

Gaztelako inperioaren gainbehera hasi zen.

1600

Nafarroa Beherea Frantziari lotu zitzaion Nafarroako Luis II.a, Frantziako XIII.a, Frantziakoaren agintaldian (1620); halere, bere Foruak eta eskubideak mantendu egin zituen. Luis XIII.a Frantziakoaren lehen ministroak, Richelieu kardinalak, (1585 - 1642) botere handia zuen Frantzian eta berak agindu zuen Duvergier Hauranne abadea atxilotzea (1638).

 

Bizkaia, Katalunia eta Portugal Espainiatik independentzia lortzeko matxinatu ziren Felipe IV.aren agintaldian. Portugalek lortu zuen independentzia (1640).

1631

Ameriketako konkistak aldaketa handiak eragin zituen Hego Euskal Herrian. Euskaldunak ohituta zeuden bai itsaso lanetan baita merkataritzan ere; gainera, foruek ematen zien noble izaeraz baliatuta, erraztasun handia izan zuten Espainiako eta Indietako administrazio eta armada karguak hartzeko. Erdi Aroko ahaide nagusiek indarra galdu zuten aristokrazi- eta merkatari-burgesia berri baten mesedetan. Udalek indarra hartu zuten eta lehen "klase gatazkak" piztu ziren: 1631n, gatzaren matxinadak piztu ziren Bizkaian eta lehen gremioak egituratu ziren.

Iparraldean, Luis XIII.ak abiarazi zuen Zuberoako lur desjabetzea ekarriko zuen ediktua,1639an. Auzo-lurrak eta komunalak, erregearen menpekoak zirelakoan, salgai jarri zituzten. Antzinatik herriarenak izan arren, zuberotarrek ondasun eta eskubide horiek erosteko saioa egin zuten, baina ahaleginak huts egin ondoren, Iruriko kondeak erosi zituen 70.000 liberatan.

 Frantzia XVII. mendean hasi zen koloniak ezartzen Ipar Amerikan 1534an, Karibean eta Indian, baina bere ondasun gehienak galdu zituen Zazpi Urteetako Gerran porrot egin ondoren. Ipar Amerikako ondasunak Britainia Handiaren eta Espainiaren aurrean galdu ziren, baina azken horrek Luisiana (Frantzia Berria) Frantziara itzuli zuen 1800ean. Gero, lurraldea Estatu Batuei saldu zitzaien 1803an.

 

Espainiak eta Frantziak Euskal Herria eta Katalunia binatan banatzen  zuen Pirinioetako Ituna sinatu zuten (1659-XI-7)

1659

Ameriketatik ekarritako landare berriek (artoa, patata...) aldakuntza sakonak eragin zituen laborantzan, balea eta bakailaoaren arrantzak irabazi handiak ekarri zituen eta itsaso merkataritza izugarri handitu zen. Horiez guztiez gain, burdingintzako eta ontzigintzako teknologia berritu zen, armagintza sendotu eta Europatik zetozten lanbide berriak zabaldu, XVII. menderen erdialdea arte.

 

1661

Espainia eta Frantziak sinatutako Itunak Hegoaldeko merkataritzaren eta industriaren XVII. mendean krisia ekarri zuen, eta matxinada ugari piztu zen. Iparraldean, 1661eko ekainean hasi zuen Matalasek Zuberoako matxinada.

 

Karlos II.aren zentralismorako joera (1665-1700)

1700

Madrilgo gorteetan Borboiko etxeak agindu zuenean, monarkia federala, zentralizatua izatera pasa zen. Horrek eragin handia izan zuen Hego Euskal Herrian: Felipe V.ak aduanak kostaldeko portuetara eraman nahi izan zituenean, 1718ko matxinada lehertu zen.

 

Europan Ilustrazioa sortu zen "argiaren mendea" ere deitua.

1713

Ipar Euskal Herrian ere, Utrech-eko Itunen eraginez (1713), merkataritza eta itsasoko jarduerak lur-jota geratu ziren; Frantziak Ternuako bakailoaren arrantza-tokiak Ingalaterrari eman baitzizkion; zergen presioa medio errebolta ugari izan zen.

 

1728

Holandarren monopolioari aurre egiteko eta Ameriketako produktuen salerosketan parte hartzeko Carakas-ko Erret Konpainia Gipuzkoarra sortu zen (1728). Merkataritza, industria eta zientziak berpiztearren, berriz, Azkoitiko zalduntxoek sortu zuten Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea (1765).

 

1789

Ipar Euskal Herriak bere askatasun, usadio eta autonomiaren berreskurapena aldarrikatu zuen (1789), Dominique Garat eta bere anaia Josep Dominique-ren eskutik; baina, Iraultza Frantsesaren ondoko Asanblea Nazionalean, lurraldeetako pribilejiok eta erregimen bereziak ezeztatu egin zituzten; horren ondorioa izan zen Lapurdi eta Zuberoako jendea diputatuen kontra altxatzea.

 

Iraultza Frantsesa piztu zen.

 

Lapurdiko Biltzarrak, bere azken bileran (1789 - XI - 18), Lapurdiko eskubideak errespetatu eta lurralde-berrantolaketa egitekotan Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea elkartzea eskatu zuen. Frantzia, ordea, departamentutan zatitu zuten, eta Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Biarno hirurogeita laugarren (64.) departamenduan bildu zituen (1790).

 

1790

Frantzian Lehen Errepublika aldarrikatu zenean, hilketa asko izan zen eta Ipar Euskal Herriak euskararen kontrako eraso gogorra jasan zuen (1792). Harizpe Mariskalak Pirineoetako mugak babesteko  “Euskal Ehiztariak”,  edo “Euskaldun Xaxurrak” sortuak zituen.

 

Industria Iraultza Ingalaterran hasi zen (1750 - 1850)

1794

Frantziako Konbentzioko tropek Hego Euskal Herrian sartu ziren eta zenbait herritako ondasunez jabetu egin ziren (1794). Autoritate frantziarrak Lapurdiko 4.000 euskaldun deportatu zituen, beraien hegoaldeko anaien kontra borroka egin nahi ez zutelako. Donostia entregatu egin zen eta Getarian bildutako Batzarrak eta Foru-Aldundiak Gipuzkoako errepublika sortu zuten. Basileako Bake Hitzarmenarekin bukatu zen Konbentzio gerra Hego Euskal Herrian.

 

1804an Pio VII.ak Napoleon I.a enperadore koroatu zuen. 

1800

Karlos IV.aren agintaldian Zamakolada piztu zen Bizkaian, Abanton eta Nerbioi ertzean merkataritza libreko itsasportua eraikitzearen truke soldadutza egitea onartu baitzen Gernikako Batzarrean, 1804an.

 

 

Fernando VII.aren erregealdietan (1808; eta 1814 - 1833), eta zentralismo itsuaren ondorioz, Euskal Foruen kontrako erasoak gogortu egin ziren.

 

Jose Bonaparte izendatu zuten Espainiako errege.

Espainiako lehen Konstituzioa onartu zuten Baionan. 

1808

Napoleonen tropak Hego zein Ipar Euskal Herriaz jabetu ziren (1807-1808). Baiona gune garrantzitsua izan zen eta kuartel nagusia bertan finkatu zuen. Josep Dominique Garat-ek Euskal Herriko sei probintziak bilduko zituen "Fenizia Berria" izeneko eremu politikoa sortzea proposatu zion. Espainietako koloniak eta Penintsulako Konstituzioan 144. artikuluan euskalnafar Foruak aipatzen dira.

 

 

1812

Fernando VII.a Espainiakoak Cadizko konstituzio liberala promulgatu eta Hego Euskal Herrian Foru-erregimena deuseztatu egin zuen (1812). Foruen ordez probintzietako Diputazioak ezarri ziren.

 

Vienako Kongresu monarkikoak Europa berrantolatu zuen. 

1813

Ingelesek Donostia erre zutenean, Irungo San Martzialen garaitu eta tropa frantziarrak alde egin zuten (1813). Wellington, Baiona setiatuz, euskal lurraldeaz jabetu zen (1814).

 

Aliantza Santurako Ituna eta Aliantza Laukoitza hitzartu ziren Europan.

1815

Frantziako gerra amaitu ondoren, Iparraldeak bi Berrezarkuntza ezagutu zituen: Luis XVIII.arekin (1814-15) lehena, Napoleonen itzulia tartean, eta Karlos X.arekin bigarrena (1815 - 1830). Dominique Garat-ek Euskal departamentua eskatu zuen berriro Iparralderako. Hego Euskal Herrian, berriz, Fernando VII. erregeak Berrezarkuntza absolutista ezarri nahi izan zuen, Foru-erregimena berrezarri eta Nafarroa Garaiak erresuma-maila berreskuratu zuen (1814).

 

1820

Dena dela, 1815 eta 1817-ko aginduek biziki murriztu zuten Foru-erregimenaren ahalmena. Cádizko konstituzioa berrezarri eta Nafarroa probintzia huts bihurtu zen (1820); Nafarroako Gorteak 1828an bildu ziren azken aldiz.

 

1833

Fernando VII.a hil zenean, Lehen Gerra Karlista piztu zen (1833). Espainiapeko euskal boluntario asko elkartu zen balio-sistema jakin baten alde. Euskal Herriaren kultura sozial eta politkoaz gain, auto-antolamendurako eta egitura administratiboak sortzeko gaitasuna agerian jarri zen. Hasieran, Zumalakarregi buru zutela eta borroka handiegirik gabe, karlistak  foruzale ziren eskualdeen jabe egin ziren. Sakabanatutako gerrillak bilduz armada eraginkorra sortu zuen. Agustin Xahok garai horretako euskaldunez idatzi zuen. Hala ere, sei urteko gerra luze jo zuela-eta elkarrizketak hasi ziren. Muñagorrik akordioa bultzatu zuen "Bakea eta Foruak" lemapean. Maroto jeneral karlista eta Espartero liberalak sinatutako Bergarako Hitzarmenak eman zion gerrari amaiera (1839).

 

 

Esparterok hiru probintzien eta Nafarroa Garaiko erresumaren Lurralde Foruen defentsa egingo zuela hitz eman zuen, baina, Madrileko Gorteek batasun konstituzionalari kalterik ez egiteko baldintza jarri eta klausula berria erantsi zitzaion: Ados, baina, beti ere "monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe". Hortik aurrera foruei erasoa etengabea izan zen; Nafarroa Garaian Foru-Diputazioa sortu zuten, hainbat eskumen berezi tarteko.

 

1848ko Europako nazioen Iraultzak piztu ziren.

1841

Lurralde foruak aldatzen zituen Foruak eraldatzeko legea edo Lege Hitzartua onartu zen Madrilen (1841). Nafarroa Garaiak erresuma tirulua galdu eta probintzi espainiarra bilakatu zen. Espainiako muga Ebrotik Bidasoara aldatu zuten. Iruñean O´Donnell jenerala Esparteroren aurka altxatu zen eta foruak itzultzea aldarrikatu zuen, baina, Nafarroa Garaiak autonomia administratiboaren aldetik zerbait salbatzea baino ez zuen lortu.

 

1860

 Hego Euskal Herriko ekonomiak eta gizarteak berak ere aldaketa nabaria izan zuten. Industrializazioak gogor astindu zituen Bizkaia eta, neurri apalagoan, Gipuzkoa. 1860tik aurrera hasi ziren hedatzen burdinbide sareak Euskal Herrian.

 

Lehen Errepublika Espainola (1873 - 1874)

1872-1876

Euskal Herriak eta euskarak Luis Luzien Bonaparte eta Antoine Abbadiaren interesa piztu eta lan garrantzitsuak egin ziren. Bigarren Gerra Karlistak (1872 - 1876) industrializazio garapena eten zuen neurri batean. Don Karlos dukea zen Espainiako erregegai, eta Santa Kruz apaizak bere alde egin zuen; baina, Alfontso XII.ak Espainian Berrezarpena ezarri eta Hego Euskal Herriko Foruak erabat baztertu zituen; harez gero, Foru-Aldundien eta Estatuko "Hacienda" arteko harreman ekonomikoa Kontzertu Ekonomikoak arautzen du eta Nafarroan, 1841eko Lege paktatuak segitu zuen.

 

Bismarck Prusiako Kontseiluko lehendakari (1862)

 

Lehen etorkinak iritsi ziren eta langile-klasea antolatzen hasi zen: talde anarkista eta sozialistak sortu ziren. Bitartean, Hegoaldeko, eta batez ere, Iparraldeko nekazal herrietako milaka euskaldunek Ameriketara emigratu behar izan zuten. Gizarte aldaketa horiek eta, espainiar nazionalismoak Hego Euskal Herrian ezarri zuen politika, euskal nazionalismoa pizteko akuilua izan ziren.

 

 

1878

Abertzale nafarrek Asociación Euskara de Navarra sortu zuten 1878ko urtarrilaren 6an, eta erakunde horren inguruan Arturo Kanpion eta Joan Iturralde bezalako pertsonaiak bildu ziren.

 

 

Ipar Euskal Herrira industrializazioa ez zen iritsi; XIX. mendearen amaieran turismoak indar handia hartu zuen Lapurdiko kostaldean, eta bereziki, Miarritze inguruan.

 

1890

XX. mendean nazionalismoa loratzen hasi zen. Sabino Arana Goirik "Bizkaya por su Independencia" obran Bizkaiaren independentzia aldarrikatu zuen. Bizkaian, EAJ alderdia sortu zuen 1893an eta oso azkar hedatu zen Gipuzkoan ere. Nafarroa eta Araban, ordea, polikiago eta ez hain indartsu.

 

 

Halaber, sozialismo espainiarra, PSOE alderdiaren eskutik (Bizkaia, 1886), zabalduz joan zen, Bizkaian batez ere.

 

1900

1915etik aurrera eta euskal nazionalismoaren eraginez euskara eta euskal kultura landu eta garatzen hasi ziren Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza (Oñati, 1918), unibertsitaterako proiektuak..., halaber, autonomi estatutua lortzeko bidea urratzen hasi zen. Primo de Riveraren diktadurak (1923 - 1930) zapuztu zituen ekimen haiek. 

 

Lehen Mundu-Gerra (1914 - 1918)

1914 - 1918

Lehen Mundu Gerrak edo Gerra Handia deituak bete-betean harrapatu zuen Ipar Euskal Herria eta gazte euskaldun asko hil zuten Frantziaren alde (1914 - 1918). Hala eta guztiz ere, Gerrak Frantziarekiko atxikimendua suspertu egin zuen Ipar Euskal Herrian.

 

IRA-k Irlandako Errepublika aldarrikatu zuen (1919)

1931

1931ko apirilaren 14an Bigarren Errepublika ezarri zen Espainian. Uztailaren 26 eta 27 arteko gauean, egileak argitu ez diren talde batek Amaiurko oroitarria leherrarazi zuen. Ekainaren, 14an, Lizarran, Hego Euskal Herriko lau probintziek Lizarrako Autonomi Estatutuaren proiektua onartu zuten; baina, Espainiako Gorteek ez zuten onartu. Errioxan, estatutu horren barruan sartzeko ahalegina ere hutsean geratu zen.

1936an Franco Errepublikako gobernuaren kontra altxa, Espainiako Gerra Zibila piztu eta Hego Euskal Herria banaturik gelditu zen. Orduan onartu zen Espainiako Gorteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako autonomi estatutua, 1936ko urrian.

 

1936

1936an Euzko Jaurlaritza sortu zen, baina, 1937an Hego Euskal Herri osoa Francoren menpe zegoela, Santoñako Ituna sinatu 1937ko abuztuaren 24an eta Euzko Jaurlaritza erbesteratu egin behar izan zuen.

 

1939 -1945 sortu zen Europan Bigarren Mundu-Gerra 

 

Francoren diktadurapean, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzi traidoretzat" jo eta horien Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zituzten (1937). Euskara debekatu eta euskal kultura arras ezabatu zuten. Euskal abertzale askok erbestera jo zuen: Ipar Euskal Herrira eta Europara batzuek, eta Amerikara beste askok. 1937ko apirilaren 26an Alemaniarren aire-armadak Durango eta Gernika bonbardatu zituen.

 

1945. Nazio Batuen Erakundea sortu eta Autodeterminazio eskubidea onartu.

 

Francok "herrialde traidoreak" izendatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa, eskubide politiko oro ukatu zuen, euskaraz hitz egitea debekatu zuen eta euskal kulturaren arrasto guztiak ezabatzen saiatu zen. 1950.eko hamarkadan hasi ziren abertzaleak antolatzen Hego Euskal Herrian, isilpean betiere.

 

Europa Ekonomi Elkartea sortzeko Erromako Ituna sinatu zen (1957)

1959

Ipar Euskal Herrian, Enbata aldizkaria jaio zen (1963); haren inguruan gorpuztu zen Iparraldeko mugimendu abertzalea, ETArekin harremanak izan zituena.

 

 

 

ETA erakundea sortu zen (1959) eta frankismoaren aurkako borroka armatuari ekin zion. ETAk abertzaletasuna eta sozialismoa elkartu zituen: ezker abertzalea sortu zen.

 

Aljeriako autodeterminazioa gelditzeko sortu zen OAS (1961-63).

 

1960ko hamarkadan euskal kultura indar biziz garatzen hasi zen (ikastolen mugimendua, helduen alfabetatzea, euskara batua...).

 

1970

1970eko hamarkadan ETAk borroka armatua areagotu egin zuen. 1970eko abenduan Burgosko auzia gatazka eragile izan zen, eta 1973an, Carrero Blanco hil zuen.

 

1973

Bitartean, Ipar Euskal Herrian, Enbata sortu ondoren euskal abertzaletasuna pixkanaka-pixkanaka sendotuz joan da; baita euskara eta euskal kultura ere. Autonomiaren alde, eta turismoaren bidez gertatzen ari den "kolonizazioa"-ren aurka, Iparretarrak talde armatua sortu zen (1973).

 

1975

Franco 1975ean hil zen, baina hiltzorian zegoela FRAPeko hiru kide eta ETAko Txiki eta Otaegi fusilatzea agindu zuen, 1975eko irailaren 27an. Espainiako Joan Karlos I.a izendatu zuten; horrela, borbondarren monarkia zentralista berrezarri zen. Hala ere, 1976an, Sixto Borboikoaren jarraitzaile karlistek Jurramendiko ospakizunetan bi pertsona hil zituzten.

1976ko uztailaren 21ean, alkateen mugimenduak batzarra egin zuen Bergaran eta bertan sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua, aldi berean, euskararen ofizialtasuna, amnistia orokorra eta autonomi estatutua eskatzen zituena.

 

1978

Hauteskunde orokorraren ondoren, 1977ko ekaina, Konstituzio berria egin eta erreferendumez onartu zen Espainia mailan (1978); hala ere, Hego Euskal Herrian indar abertzaleek ez bozkatzera deituta Konstituzioaren alde bozkatu zutenen kopurua oso txikia izan zen, besteak beste, euskal eskubideak ez zirelako behar bezala aintzat hartzen.

 

 

Hegoaldeko Euskal Herrirako estatutu bakarra ez zen lortu. Garai hartan, Nafarroako gehiengoaren ordezkaritza PSE-PSOEren esku eta hegoaldeko batasun politikoaren alde zegoen. Nafarroako eskuina Estatutu bakarraren kontra jarri eta bi estatutu egin ziren. Nafarroan, PSN_PSOE sortu zen.

 

1979 - 80

1979an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Autonomi Estatutua onartu zen, eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritza berria eratu zen. ETAren inguruko ezker abertzaleak ez zuen estatutua onartu eta erakunde armatua mantentzea erabaki zuen.

 

1982

1982an Nafarroako Foru-Erregimenaren Berrintegratze eta Hobekuntzarako Lege Organikoa, hots, Nafarroako autonomi estatutua, onartu zen.

 

1980

1980ko hamarkadan, ETAren aurka borrokatzeko guda zikina sortu zen. Talde armatu gogorrenak izan ziren "Batallón Vasco-Español" Hegoaldean UCD-ko gobernu garaian sortua eta "GAL" PSOE-ko gobernuaren inguruan antolatua. Talde horiek Herri Batasunako kideak, herritar abertzaleak eta Iparraldean errefuxiatutako ETAko ekintzaileak erail zituzten. Erakunde horien finantziazioa Barne Ministerioko fondo erreserbatuek egin zuten, eta mertzenario, espainiar Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Inteligentzia Zerbitzua (CSID) nahastu ziren traman. Frantses segurtasun indarretako kideek ere, Hegoaldeko biolentzia independentista Iparraldera ez zabaltzeko, ETAren aurkako guda zikinean eraginkorki kolaboratu zuten.

 

Espainia sartu zen Europako Ekonomi Elkartean (1986).

2000

Ipar Euskal Herrirako egitura administratibo berria, Euskal Departamentua, etengabe eskatzen ari dira abertzaleak, baina frantziar alderdiek gehiengoa dute eta Frantziako gobernuek, eskuin nahiz ezkerrekoek, ez dute eskaera aintzakotzat hartu.