|
Enparan
bandokide oinaztarren
dorretxea: 1320an eraiki zen Enparan dorretxea,
Urola ibaiaren inguruko ibarra zaintzeko. 1457an errege agindu batek
bere izaera militarra kendu zion eta 1760an alboetako eraikuntzak
gehitu zitzaizkion.
Antxieta
etxea: Gaztelako Fernando II.a eta Isabel I.a Inkisizioko
erregeen gortean musikari zen Joan Antxietakoak eraiki zuen
1507.urte inguruan. Mudejar estilo eraikuntza da.
Altuna
etxea: mudejar estiloko eraikuntza.
Basosabal
etxea: Enparan kalean dago eta eraikuntza zibil zaharrena da
Azpeitian: XV. mendean datatua dago.
Soreasuko
San Sebastian eliza: Tenplarioen eraikuntza zaharrago baten
gainean eraikia. Zaharberritze eta zabaltze lanak XVI. mendekoak
dira. "Euskal Gotikoar" estiloko eraikuntza egin zen,
zutabe garai eta sendoak handitasun itxra ematen dio eraikuntzari.
Kanpaidorrea kapitel bitxi batez bukatua elizaren alde antzinena da,
Erdi Arokoa hain zuzen ere. Barruan aldare ngusiaren erretaula
barrokoa nabarmendu behar da eta koru azpiko albo batean,
burdin-hesi barroko batek zaindua dago Inazio Loiolakoa bataiatzeko
erabi zen bataiarria.
Abitaingo
Iturria: Elizatik gertu, herriko harresiaren albo batean dago
garai bateko herri-garbitokia, bere arraska sail eta guzti.
Abitaingo iturria 1842an eraiki zen eta zaharberritua izan da orain
dela gutxi.
Olazko Amaren ermita
(XIII-XIV.
m.).
Loiola
Loiolako
San Inazioren Santutegi eta Basilika:
Azpeitia eta Azkoitia artean eraiki zen basilika, Inazio deunaren
jaiotetxea zen dorretxearen inguruan. Margarita Austriakoaren
eskariz, loiolatarrek dorretxea jesuitei eman zien. Jesuitek
dorretxea hedatu eta berriztatu egin zuten, eta bertan eraiki zuten
komentua 1681ean. Planoak Carlo Fontana arkitekto italiarrak egin
zituen, hango basiliken antzera. Frantzisko eta Inazio Iberoren
gidaritzapean eraiki zenez, barrokoaren ezaugarri nabarmenak ditu.
Elizak oinplano zirkularra, kupula handia eta Herreraren estilora
egindako fatxada dekoratua du.
Elizarako
sarreran, kutxu barrokoko eskailera handi bat, kalostraz hornitutako
arkupea, koloma korintioarren gaineko hiru arku handi eta
jaspezko bi koloma daude. Tinpanoan Austriako etxearen armarria
dago. Barruan, nabe biribila dago, inguruan zazpi aldare dituelarik.
Nabearen gainean kupula dago; kupulan, berriz, zortzi lehio eta
gerra-irudiez hornitutako zokalo bat. San Inaziori eskainitako
erretaula nagusiko ornamentazioa churrigereskoa da.
Frantzisko
Vergarak egindako saintuaren zilarrezko irudia Caracasko Erret
Konpainia Gipuzkoarraren oparia izan zen. Loiolatarren dorretxeko
goialdea Gipuzkoako ermandadeen aginduz suntzitu egin zen
1456an, baina ondoren familiak mudejar estilora berreraiki zuen.
Egungo
eraikuntza-multzuan barraiaturik dago eta hainbat kapera eta
aldare daude bertan. Jesusen konpainiakoak egotzi zituztenean, etxea
hutsik egon zen. Denbora batez Urdazubiko kalonjeak egon ziren
bertan (1797), baina berriro hustu egin zen (1805). Jesuitak itzuli
eta irakaskuntzari heldu egin zioten (1816 - 1839), berriro utzi eta
frantziskotar oinutsak egon ziren jesuitak berriro itzuli bitartean.
San
Inazioren jaiotzaren 500. urteurrena zela eta, beste zenbait
ekintzaren artean, basilikan berrikuntza lanak egiten hasi ziren
(1991). Monumentu izendatuta dago.
|